XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan hamalau urtez barna egin den lanari 50 eginez, gogoeta hauk sortzen zaizkigu: lehenik Enbata izan dela hemen gaindi euskal problemaren sortzailea.

Ekaitzaren aurreko haizea izan nahi zen mugimendu hori, iada ekaitz bat izan zen hastetik.

Ez zutela Enbataren egikunde politikoek kausitze izigarririk ukan? Egia, menturaz bederen.

Baina, nahi ala ez, Enbatari esker, Euskal Nazional Borrokaren izatea agertu zitzaien, Ipar Aldeko Euskaldun guztiei.

Bat ere politizatu gabe zegoen Ipar Alde hau Enbataren xedeen kontra eman zen abian: enbatatiarrek ez zuten hutsegite bat bezala ikusi herriaren ihardokitze hori.

Enbataren politikazko erek ez zuketen alta balio segidarentzako, Ipar Euskal Herria Abertzaletasunari lotzeko: Herria bestelakatuegi zen bere interesaren bat ikusteko Enbataren eta abertzaleen xede eta helburuetan.

Orduan zen hasi loratzen experientzia horren ondotik, jada aipatua dugun mugimendu kulturala.

Funtsean, Euskal kulturaren alde ba zen segur, orduan-eta bada ere beti ainitz egitekorik, lan egin nahi zuenarentzat.

Bestalde, bide xuxenagoa zaien askori, kulturarena.

Talde asko izan da 1968-tik hona kontzientzi-hartze kultural baten, akulari eta, bat ere dudamudarik gabe, seaska bezalako talde eta edozein euskal kulturaren berritzaleri (izan dadin talde edo presuna) zor diegu gehiena euskal kontzientzi-hartzeak ukan duen aurreramendu gehienean azken bost, sei urte hautan.

Zor haundiena behar bada, kantu berriaren moldatzaleri?....

Horiek bai diote irakutsi bai eta irakatsi, euskaldun jendeari zer zaitekeen bada, euskal nazional asmo hori eta euskal herrian izan daiteken komunikabide herrikoien batekin, hots, kantuaren bidez, kondatu bai diote, euskal herriko probintziek, beren batasunarentzako eta beren azkatasunarentzako daramaten guduka.

Ez ahal da bada, kantua, heziketa politikazkoaren egiteko tresna hoberena, beste batzuei konparatuz bederen?.

Ipar Euskal Herrian, lanak egitekoak dira.

Egungo egunean, Iparreko mugimendu abertzalearen aurrean dabilzanek, hortaz ohartzen dira.

Deus sakonik ez dela aldatu hamabost urte hautan.

Batzuek erranen dute, borrokak bere bidea segitu duela, oraindino gauza ainitz egina izan dela...

Bainan guk, ihardetsiko diegu ez dutela, ez politikazko ekintzek (edo hobeki erranik, holakoak iduri zutenek), ez kulturazko egikundeek egiazko BORROKA POLITIKORIK sortu herriarengandik.

Deusik ez da oraino egin izan Ipar Euskal Herriak dauzkan problema funtsezkoen alde (problema ekonomikoari buruz).

Zer moldez neur genezake orain artinoko borrokak ekarri dituzken puntu positiboak?.

Erranez abertzaletasunaren ideia eta Euskadiren izena zabaldu direla pixka bat, gogobihotzezko adostasun bat finkatuz Euskadiren alde. Besterik gabe.

Euskal Herria, biziaz husten ari zaigu.

Minaren erroari ez bagatzaizkio lotzen, orai den abertzaletasun abstraktoa hutsetik hauts bihurtuko da.

Iparraldean, gaur egun, mugimendu abertzalearen aintzinean dabiltzanek ez dute lanaren gaiztoena baizik egiteko.

Hots, oraindino egina ez den lan politiko bat herriaren baitan.

Euskal Herriak dituen problema latzenen kontra jokatuz, sail berean harturik ekintza ekonomiazkoa eta politikoa, ezen eta, bata besteari lotua baitzaio.

Gure problema, lehen lehenik, ekonomikoa denaz gero, horri behar gara orain lotu.

Langabezia, lurraren saltzea eta galtzea, nekazaritzaren egoera, jauntxoen zapalkuntza, fenomeno horietan dugu geure gaitzaren erro nagusia.

Azken ZABAL-en, Ramuntxo KANBLONGek, galdera hau botatzen zuen: Noiz bada hasiko gara, gu, Euskaldunak, unibersitarioak lehen lehenik, ikasleak, langile eta laborariak, serioski geure Herriaz arduratzen.

Noiz hasiko gara Gurutz ANSOLAK hainbestetan deitu gaituen Herri ekintza haren planteatzen eta obratzen?.

Orain ala inoiz behar gara hasi geure Herriaz jabetzen.

Jabetzea: orain artinoko borrokan (edo borroketan), abertzaletasunak hartu duen indartxoaren erabiltzea.